Bizitzaz betetako guneak

Astigarraga Kit Line-n astoak, botilategiak eta pinu-zur trinkozko altzariak diseinatu, fabrikatu eta banatzen ditugu

Balioak dituen
enpresa

Kalitatezko produktuak ekoizteko beste modu bat dago

Gehiago jakin

Ekoizpen jasangarriaren alde

Gure produktuak egiteko erabiltzen dugun zura Gipuzkoako eta Bizkaiko basoetatik dator.
Gainera, %100ean aprobetxatzen dugu Azpeitiko gure instalazioetan.
Ikusten duzunez, ekonomia zirkularraren aldeko apustu argia egiten duen tokiko enpresa gara.

Pertsonak, gure sustraiak

Astigarraga Kit Line enpresaren benetako balioa pertsonengan dago.
Guztien ahaleginari eta konpromisoari esker, esan dezakegu gero eta familia handiagoa garela eta balio berak ditugula.

Ecolabel duen enpresa

Astigarraga Kit Line-n, ekonomia jasangarriari modu aktiboan laguntzen diogu, ingurumen-inpaktua murriztuz.
Gure konpromisoa hitzetatik haratago doa. Europako Batasunak hala egiaztatzen du Ecolabel ziurtagiriarekin.

Astikitline-koa bada, PEFC da

Gure inguruarekiko errespetua ez da berria Astigarraga Kit Line-n.
Erabiltzen dugun pinu-zura modu jasangarrian kudeatutako basoetatik atera dugu beti.
Horregatik dugu PEFC ziurtagiria 2005etik.

Produktuak

Made in Nature

Pinuzko zur trinkozko altzarien fabrikatzaile eta banatzaileak gara, etxeko, bulegoko edo negozioko edozein gune antolatu eta apaintzeko balio dutenak.

Gure katalogoan apalategiak, astoak, estalkiak, botilategiak eta produktu praktiko eta funtzional ugari aurkituko dituzu, zure bezeroak harritzeko modukoak.

Ikusi produktu guztiak

Banatzaileak

Gipuzkoako basoetatik planetako edozein tokitara

Edonon zaudela ere, hurbil gaituzula sentituko duzu. Zure beharrak entzuten ditugulako eta gure esku dagoen guztia egiten dugulako haietara egokitzeko.

Ikusi noraino iristen garen

Logistika

Uste duzun baino hurbilago gaude

Urte asko daramatzagu gure zur jasangarrizko altzari eta astoak Europan zehar banatzen.
Esan zer behar duzun eta nola behar duzun. Gu arduratuko gara gainerakoaz.

Ikusi bidalketa-formatuak
Tetris erakustokia
Longue erakustokia
Triangle erakustokia

Erraz jarriko dizugu

Dendan duzun gunera egokitzen gara

Gure produktuekin batera, zure saltokian gunearen erabilera optimizatzeko bereziki diseinatutako erakustokiak datoz.

Denda-formatuak

Komunikazio onak babestutako produktuak

Komunitatea

#astikitline

Jarrai gaitzazu sare sozialetan, eta ikusiko duzu eragin ona dugula. Milaka jarraitzaile ditugu gure sare sozialetan, eta egunero partekatzen ditugu haiekin ideiak, berrikuntzak, filosofia, balioak eta askoz gehiago.

Beti dugu berritasunen bat kontatzeko

Produktu berriak, azokak, ekitaldiak… gure etxeko ateak parez pare irekitzen dizkizugu, jakinaren gainean egon zaitezen.

Gaurkotasuna
15/03/2024
 ·  Enpresa

Astigarraga Kit Line-k karbono-aztarnaren ziurtagiria jaso du

Astigarraga Kit Line-n aurrerapauso garrantzitsua eman dugu etorkizun jasangarriago baterantz, Tecnalia Certificación-en karbono-aztarnaren ziurtagiria lortu baitugu. “Ingurumenaren jasangarritasunarekin eta erantzukizun korporatiboarekin dugun konpromisoari dagokionez, bereizgarri hau lorpen handia da gure enpresarentzat; izan ere, aukera ematen digu gure jarduerak ingurumenean duen eragina ezagutzeko; lehenik eta behin gure balioa jakin eta, ondoren, nola mantendu, hobetu edo murriztu […]

Irakurri gehiago
26/02/2024
 ·  Gaurkotasuna

Euskadin egindako produktu zirkularren katalogoan dago Astigarraga Kit Line

Astigarraga Kit Line Zirkularrak – Euskadiko produktu zirkularren katalogoaren bigarren edizioan egongo da berriro. Bertan, gure hiru produktu daude dokumentatuta, eta 2023an Euskadin zehar ibili den “Zirkularrak” erakusketa ibiltarian parte hartu du. Direktorio honetan, hainbat industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala biltzen da. Produktu horietan, bizi-zikloa aztertzeko metodologiak aplikatu dira, ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu dutenak eta Europako industria-sektore […]

Irakurri gehiago
30/01/2024
 ·  Gaurkotasuna

Banatzaileen eta jasangarritasunaren garrantzia

Gaur egun, ingurumenari eta jasangarritasunari buruzko kezkak gure bizitzako alderdi guztiak hartu ditu aintzat, gure guneak betetzen dituzten altzariak diseinatu eta fabrikatzeko modua barne. Testuinguru horretan, funtsezkoa da zurezko altzariak egiten ditugun enpresen erronka, estetika eta funtzionalitatea ingurunea zaintzeko konpromiso sendoarekin orekatzen dituzten irtenbideak sortzeko. Astigarraga Kit Line-n, jasangarritasuna ez da barne-produkziora mugatzen; gure banatzaileek […]

Irakurri gehiago