Gure ingurune naturalari eta gure altzariak egiteko erabiltzen ditugun zuhaitzei buruz dugun miresmena ez da postura pasibo bat; alderantziz baizik, naturak gure esku jartzen dituen baliabideak modu jasangarri batean ustiatzeko hartua dugun konpromiso aktiboaren abiapuntua da.
Gure baso-sailetan, gure zuhaitzak zaintzen ditugu eta hazten laguntzen diegu, eta beren bizitza ahitzear dutenean bakarrik mozten ditugu. Eta eraitsi ondoren, ostera baso-berritzeari ekiten diogu, zuhaitz-sail berriak landatuz.
Konpromiso horren frogetako bat PEFC ziurtagiria ( Baso Kudeaketa Jasangarriari dagokiona ) dugu. Hau da, baso baliabide naturalak modu begirunetsuan ustiatzen ditugula eta horien etorkizuna segurtatzen dugula bermatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek, alde batetik, egurraren jatorria egiaztatzen du, eta bestetik, berriz, ingurumena babesteko ezarritako arauen arabera tratatua izan dela.
ASTIGARRAGA Kit line-n sinetsi baino sinetsiagoak gaude egurra material ekologiko, birziklagarri eta biodegradagarri dela. Eta horrexegatik egin dugu bere aldeko apustua, guztiontzat hobea izango den etorkizuneko elementu gisa.
Enpresa garen bezain batean, Alberdi asko dira ingurunearekin lotzen gaituztenak: hasi inguratzen gaituen paisaiatik, eta lantzen dugun produkturaino, dena dago naturarekin lotua.
ASTIGARRAGA Kit line-n ondotxo dakigu, jakin, basoak gure lanerako lehengaia ematen digula, eta, horregatik, gure basoen baliabideak gehiegi ustiatu gabe aprobetxatzen ikasi dugu.
Guk intsinis pinua ( Pinus Insignis ), berez Atlantiko aldekoa izanik Euskal Herrian oso zabaldua dagoena, erabiltzen dugu oinarri modura gure prozesu industrial guztian.
Horrela, bada, prozesu horretan beti dago presente ingurunea, natura miresten dugun bezain batean errespetatzen dugulako, alegia.
Pertsonak garenez, biziki maite dugu izadia.
Eta enpresa bezala, natura babestea da gure
konpromisoa, baliabideen ustiapen
Iraunkorrarekin bideragarri eginez.
Uste dugu egurra produktu natural ezin
egokiagoa dela gure bizitzak altzariz
janzteko. Eta guztion eskura egon dadin, ari
gara lanean.
Kalitatearekin, diseinuarekin.
etorkizuna delako gure erronka.
ASTIGARRAGA Kit line-k, ingurune naturalarekin konprometitua dagoen enpresa bat denez, KUTSATZEN EZ DUTEN teknologia aurreratuenekin egiten du lan, produkzio-garapen garbiago eta seguruago bat segurtatzen duten prozesu ekologikoak erabiliz.
Eta gure jarduera ingurumena babestu eta hobetzera bideratuz, ISO-9001 KALITATE-SITEMA ezartzeko eta ISO-14001 ZIURTAGIRIA lortzeko lanean dihardugu.
Zure bizi-kalitatea hobetuko duten altzariak eskaintzeaz tematutako langile-taldea gara
ASTIGARRAGA Kit line, eta horretarako zu naturara hurbiltzea dugu helburu, hau zure eguneroko ingurunearen parte egiten saiatuz eta inguratzen gaituen mundu biziarekiko errespetua bermatuz.
Horren erantzule gaituzu belaunaldi berrien aurrean.
HAUXE DA ABIAPUNTUA
Zura, dena da ASTIGARRAGA Kit line-n. Bera da gure lehengaia, eta bera gure produktu bukatua eta bezeroaren aurrean dugun irudia ere.
Horrexegatik eramaten dugu guzti-guztiaren kontrola, hasi ustiatzen ditugun basoetan intsinis pinua landatzetik, eta produktuaren azken aurkezpeneraino, gure kalitatearen oinarri eta azken bezeroaren bermerik onena den prozesu baten fase guztietatik pasatuz.
ENBORRETIK SORTZEN DUGU OHOLA
Naturaz baliatzeak ingurunea gure prozesuetan txertatzea esan nahi du.
Horregatik, hain zuzen, kontrolatutako basoen mozketa birlandaketarekin osatzen dugu ASTIGARRAGA Kit line-n. Beren hazte-garairik onenean aukeratutako enborretatik abiatuz, horiek eraldatzeko lanari ekiten diogu gure zerratoki propioetan, harik eta mekanizatzeko prest egongo diren ohol uniformeak lortu arte.
Eta horrelaxe sortzen dira gure altzariak, muntatzeko prest, EGUR TRINKO onenarekin beti-beti.
NATURAREN ZERBITZURA DAGOEN TEKNOLOGIA
Behin lehengaia landu ondoren, teknologiak produktu natural bat lortzeko ematen dizkigun baliabide guztiak aprobetxatzen ditugu, horrela naturak gure bizitzak apain ditzan.
FABRIKAZIO-PROZESUAK:
Mekanizazioa:
Punta-puntako teknologiako makineria daukagu, gure produktuek behar izaten dituzten doikuntza handiko mekanizazio-prozesu guztiak egiteko.
Tindaketa eta bernizadura:
Kolore eta akaberako aukera handia eskaintzen dugu, ingurumenari ahalik eta gutxien eragiten dion prozesu ekologiko bat aplikatuz.
Gure altzariek merkatuan duten ezaugarri nagusietako bat, bernizen kalitate onari eta emandako geruza-kopuruari esker lortzen dugun akaberen iraunkortasuna da.
ANTOLAKUNTZA OSO BAT ZURE ZERBITZURA:
ASTIGARRAGA Kit line antolakundeak bi helburu ditu bere begi artean:
- zerbitzu on-on bat ematea gure bezeroei,
- produktu natural, iraunkor eta apaingarriak eskaintzea merkatuari.
Eta hori lortzeko, langile-talde oso batek dihardu norabide berean: hasi produktu berriak garatzetik, eta sistema logistikoraino edozein eskaerari berehalako erantzuna emateko gaitasunarekin. Bezeroari behar duen zerbitzua ematea eta balio erantsia sortzea dugu xede, urte askoan iraungo duen harreman sendo baten gure altzariak bezain sendoaren oinarri modura.
Paketatzea eta biltegiratzea:
Behin kalitate-kontrol egokiak gainditu ondoren, pakete zapaletan biltzen ditugu gure produktuak, lekua ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta gero gure biltegi informatizatuetan jasotzen, harik eta beren azken helburuetara irteten diren arte.
PRODUKTU ETA AKABERA-GAMA
-Ordenatzeko apalategiak
-Apalategi apaingarriak
-Horma apalategiak
-Informatikako mahaiak
-Mahai lagungarriak
-Oinetako-altzariak
-Botilategiak
-Astotxoak
GURE HELBURUA: MODU NATURALEAN APAINTZEA
Guretzat ez dago natura baino ezer ederragorik. EGUR TRINKOZKO produktu funtzionalak eta muntatzen errazak egiten espezializatu gara, bezero guztiei altzari eskuragarri eta naturala, eta ingurune atsegin eta apaingarriago bat sortzeko gauza izango dena, eskaintzeko asmoarekin.
Eta hori guztia, ingurunea ahalik eta gehien errespetatuz, noski, ingurune horretatik gatozelako eta hortik bizi garelako.
Olalde Area nº 3, E - 20730 AZPEITIA – GIPUZKOA - Télf: 00 34 943 814 261 Télf: 943 157 962